XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jose F. Lukas-ek irakaskuntza elebiduneko eredu zehatzetan haurrek matematikan lortzen dituzten emaitzak ditu ikerlan.
Juan A. Artamendik, bestalde, eredu elebidunetako ahozko testetan erabiltzen den hizkuntzaren eragina aztertu, eta azterketak egiteko aukeratzen den hizkuntzaren ondorioz sor daitezkeen okerrak ezagutarazi ditu.
Jose M. Madariagaren lanak, azkenik, irakaskuntza elebidunaren ereduetan lortutako emaitzetan jarrerek duten eragina ikertu du; baita ereduaren arabera hizkuntzekiko sor daitezkeen jarrera anitzak ere.
Editoreek bi helburu azpimarratzen dute Euskal Herrian irakaskuntza elebidunari buruzko ezartze edo ikerketa-egitarauak aztertzean: euskararen erabilera berreskuratzea eta normaltzea, eta, bestalde, hezkuntza-sistema berritzea eta hobetzea.
Lehenengo helburuari gagozkiolarik, eskoletan dihardutenek euskararen inguruan agertzen duten ezagupenik eza konpontzeko erronkari aurre egin behar dio eskolak
dio liburuaren sarrerak; horretan datza, alegia, euskal eskolaren egitekorik garrantzitsuena; ezinbesteko ondorioak, beraz, erreformari ekitea izan behar du.
Gaur egun indarrean dauden hiru irakastereduak aztertzerakoan, tesi horiek datu aipagarri hau aipatzen dute: gaztelania nagusi den herrietan, oinarrizko euskara-maila ziurtatzen duen eredu bakarra D da.
B ereduaren barruan alde ederrak daudela esaten dute Idiazabalek eta Kaiferrek, hezkuntza-sarearen, irakasleen prestakuntzaren eta eskola-antolaketaren arabera.
Hala, B ereduan hezitzen diren batzuek D ereduan ikasten dutenen antzeko emaitzak lortzen dituzte; beste batzuk, aldiz, oso urrun geratzen dira euskararen gutxieneko mailatik.
A ereduan, azkenik, ez da inoiz lortzen indarrean dagoen legeriak eskatzen duen gutxieneko mailara heltzea.
Bestalde, liburuan ez da bigarren helburua aztertzen
Izan ere, editoreen hitzetan, ez da erraza parametroak aurkitzea irakaskuntza elebidunaren hezkuntza-eraginkortasuna neurtzeko
.
Hala ere, hezkuntzaren zientziak, irakaskuntza elebidunari buruzko ikerketak zehatzago esateko, beste eragile batzuk zehazten ditu.
Eragile horiek, era osatu eta egokiaz, egitarau edo hezkuntza-sistemen eraginkortasuna deskribitzen dute.
Horri loturik, Baker ikerlari kanadiarrak, egitarau elebidunen arduraduna zela (
Hona abantaila horietako batzuk:
- Autoistimu positiboa eta norbera bere jatorriaz harro egotea.
- Haurra eskolan eta gizartean hobeto integratzea.
- Beste kulturetakoak hobeto onartzea.
- Ezagutza- eta gizarte-garapena eta garapen emozional hobeak.
- Beste hizkuntz batzuk ikasteko erraztasuna.
- Lana lortzeko aukera gehiago.
- Erlazio sakonagoak etxearen eta eskolaren artean.
- Gizarte beharrei eta nahiei hobeto erantzutea.
Amaitzeko, horrelako ikerlanetan erabilitako metodologia azpimarratzen dute editoreek.
Horien esanetan, metodoek fidatzekoak izan behar dute; hau da, dagokien erreferentzia-zientzien ekarpenak kontuan hartzeaz gain, egoera elebidun bakoitzaren ingurune berezietara egokitu behar dute.
Bestalde, behar-beharrezkoa da ikerketak etengabe eguneratzea, hezkuntza-egoerak eta, bereziki, hizkuntzen arteko ukipen-egoerak maiz aldatzen baitira; hori horrela, litekeena da metodo edo irakaskuntza-egitarauak une jakin batean baliozkoak izatea eta hurrengoan zaharkituta geratzea.